PULSA AQUÍ para leer una entrada ALEATORIA.

domingo, 9 de mayo de 2010

Pequeñas Obsesiones - Abestiak Euskal usainarekin



Urteak pasa dira Sugan taldea lehen alditan entzun dudanetik. Gaur egun, oraindik dauzkat Beasaingo taldearen abestiak nere MP3 barruan. Ta haien diska originalak nere discman zaharraren barnean daude oraindik. Nire Sugan lehen abestia "Denboraren hitza" izan bait zen.

(
http://www.youtube.com/watch?v=d8rbzWnlObc) -- Hemen erabilita abestiaren zati bat.


Horregatik gaur (orain duela minutu gutxi) DVD filma bat ikusi ta gero, pixkat zapping kirola praktikatzen egon naiz ta Martin telesaila topatu dut telebistan (Bai, badakit. Zergatik altzatuta hain berandu. Ta bla, bla, bla) . Ba siur aski Jose Ramon Soroiz ta Angel Amigo-ren telebista sailak betidanik maite izan ditudalako (Bi eta Bat, Jaun ta Jabe -Honako hau nere kuttunena "Badakizue ze behar duen Euskadik... Gernikako piperrak bixeras betterik... Ta kitto!!! Kiiittooo!!!" Josean Arizkorreta PUTOAMO!!! - ta Martin azkenengo alditan) . Martin-ekin topo egin dut bai... Ze esan nahi hori?? Ba, ohea itxoin beharko duela. Eroso jarri ta atala bukatu arte ez naizela mugituko.


Gaurko atalan Etxe taldearen abesti bat eskaini digute protagonisten taberna barruan. Ta entzutean, Sugan lehen alditan entzun ta gerozko sensatzio gozo berbera izan dut. Bai horixe... Etxe taldea kriston guztatu zait bai. Ez dut inoiz talde honen berririk izan, ta lehen alditan entzun ta gero, orain haien interneteko informazio guztia begiratzen ari naiz...


ARRRRRRRR!!!



COMPARTIR/SHARE esta entrada en REDES SOCIALES:

Entradas relacionadas por temática:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Cualquier consulta, crítica, comentario o aportación será atendido, agradecido y/o publicado en un breve periodo de tiempo: